XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Munduak bere zimaurrekin jira eta jira eta jiratzen du.
Ba ahal dakizu? - Zer - Mutila ukalondo batetan apoiatuz hurbildu egiten zaio.
- Zenbat lore duen ormetako paperak - Ez dakit.
- Lau mila bostehun eta larogei - Bere jakinduria harrigarriaz lortutako efektoa ikusi nahirik bezala batbatean animaturik ohe gainean eseritzen da.
Lorik hartu ezin nuen gau batetan banan banan kontatu nituen.
- Gehiago zirela esanen nukeen.
- Azkenerako minberatuak eta malkoz beteak jarri zitzaizkidan begiak.
Miopia ordudanik datorkidala iruditzen zait.
Berriz ere gorputza atzeraka mutilaren beso gainean botatzen du.
- Txikitan berriz Infinitoan pentsatzen nuen gauetan.
Ezin izaten nuen lorik hartu. Pentsa eta pentsa.
Bestea zigarroa itzaltzeko bueltatzen da, bueltatzen haiz.
Erlojuari begiratzen diok.